zertan datza Hezigarri-Proeducar programa?
Programaren helburu nagusiak inklusioa eta eskola arrakasta lortzea dira, hobekuntza plan baten bitartez eta Hezkuntza Departamentuarekin ikastetxeak duen kolaborazio kontratuaren bitartez. Kontratu honetan, eskolak inklusioa eta eskola arrakasta hobetzeko neurriak hartzen ditu eta administrazioak prozesu honetan laguntzen du, formazioa eta baliabideak eskainiz.
Beraz, irakasle taldeak antolaketa eta metodologi aldaketak egiten ditu, ikasle guztien beharrei erantzuteko, ikuspuntu inklusibo batetik. Honetaz gain, profesionalen arteko koordinazioa eta lan taldea indartzen da, eta baita ikastetxe desberdinen sare-lana ere. Horrela, esperientzi eta ezagutzen arteko elkartrukea ematen da eta ekintza arrakastatsuak eta praktika onak zabaltzen dira.
Bestaldetik, proiektuak familien partehartze erreala eskolako bizitzan eta bere ingurunearekin koordinazioa bilatzen du. Gainera, gela eta eskolako elkarbizitza giro positiboa bultzatu nahi du, irakasle, ikasle, famili eta bestelako eragile sozialak bertan parte hartuz.