Gure eskola Iruñeko Alde Zaharrean kokatuta dago. Gaur egun, IruñekoAlde Zaharra Iruñeko bilgunea da Iruindar guztientzat, bertan antolatzen diren era guztietako kultur ekitaldietan parte hartzen baitute: jaialdietan nahiz ekitaldi soziopolitikoetan. Horrez gain, paseatzeko, poteatzeko, erosketak egiteko eta ondare artistikoa ezagutzeko interesgarria da.
Batetik Alde Zaharra auzo bat da, bertan bizi diren auzokideek elkarrekiko duten adiskidetasun eta elkartasun loturak handiak direlarik. Bestetik, Iruñeko Gune Historikoa da, horrek dakarren ondorioekin.
Azken urte hauetan gaztetzeko joera duen biztanlegoa heldua da, hazteko joera du beste herrietatik datorren jendea goraka doalako eta umea izan berri duten gazte-helduek ere bertan mantentzeko joera dutelako. Gainera, haur-gazteen portzentaiak gora egin du adinekoarekin alderatuta; hala ere, behar sozio-komunitarioak dituzten adinekoen presentzia altua da.
Gure zentroak kokatutako tokiaren errealitatea dela eta hainbat gizarte eragileekin elkarlana egiten ohi du. Hain zuzen ere, hauek dira:
Alde Zaharreko Auzo Elkartea. Komunitarioa, irekia, anitza eta auzoko dinamizatzaile den elkartea.
Alde Zaharreko haur eta gazteen aisialdiaren esparruan bolondresekin lana egiten duen elkartea.
Unidad de barrio del Casco Viejo
Organismo dependiente del Ayuntamiento de Pamplona.
Haur eta Gazteekin akademiko eta aisiaren esparruan bolondresekin lana egiten duten elkartea.