Proiektu hau Sortzen elkarteari esker aspalditik martxan dugu. Elkarte honek euskararen alde lan egiten du eta aurrera eramaten duen ekimenen artean “Euskaraz mintza” proiektua dago, testuinguru ez-formalean (eskola atsedenaldietan) euskeraren erabilera bultzatzeko jolasak eskeintzen dituena.
Horrela, begirale batek astero haur hezkuntzan eta bi astetan behin lehen hezkuntzan jolasak antolatzen ditu talde/gela bakoitzarekin.
Jarduera hau oso ongi baloratzen dute irakasle zein ikasleek, eta gure ikastetxean Leire izeneko begirale bikaina daukagu, hasieratik gurekin dagoena.