- Hezkuntza Departamentuak Osasun Departamentuarekin batera erabaki du, kontingentzia-planean zehazten den bezala, lehenengo egoeraren irekiera pausua ematea eta horren ondorioz, eskola jardunaldia jardunaldi jarraia arratsaldeko jarduerekin izatera pasako da urritik aurrera.
- Jarduera hauek dohainik dira eta eskolako irakasleek burutuko dituzte.
- Covid dela eta, ezohiko egoera batekin jarraitzen dugu eta jarduera hauek kontingentzia planean agindutako baldintzak bete beharko dituzte: talde egonkor desberdinetako ikasleen arteko interakziorik eza eta musukoa adin guztietan erabiltzea, jardueren antolaketa eta funtzionamendua baldintzatuz.
- Izena emateko epea irailaren 22tik 28ra izango da eta on line burutuko da.
- Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, gurasoen elkarteak (APYMA) eskolaz kanpoko jarduerak ere eskainiko dituela eta informazio gehiago jasoko duzuela aste honen amaieran.
