SARRERA
Aurten itsasoan zehar bidai bat egiten hasiko gara, abentura berri batean murgilduz. Beste herrialdeetako lau ikastetxe batzuekin (Irlanda, Polonia, Noruega eta Islandia) elkarrekin proiektu bat burutuko dugu. Helburua, Itsasoa, ibaien eta ingurugiroaren mantenuaren kontzientzia indartzea da. Proiektuak bi urte iraungo du eta ilusio handiarekin hasi gara. Ikastetxeak hauek dira: Irlandako Kinvara herriko SN Bhrighde Naofa ikastetxea, Noruegako Kolltveit hiriko Kolltveit skuleeta eskola, Poloniako Ustka hiriko Szkola Podstawowa eta Islandiako Grundarfjörour hiriko Grunnskoli Grundarfjardar eskola.
PROIEKTUAREN HELBURUAK
- Itsasoa, ibaien eta ingurugiroaren mantenuaren” kontzientzia indartzea.
- Egiten ditugun praktika onak partekatzea.
- Kultura desberdinak ezagutzea (artea, musika, gastronomia,..); herrialdeen arteko berdinatsunak, desberdintasunak eta loturak ezagutzea.
- Web batean egindako lana biltzea.
- Beste ikastetxeetako ikasleekin inglesez hitzegitea.
- Erasmus + proiektu batek eskatzen duena betetzea: eskola mailan eragin baikorra eta sakona izatea eta eskolatik kanpo egindako lanaren difusioa eta zabaltzea
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Beraz, helburu horiek kontutan harturik, bide hau jorratzeko lantalde bat sortu dugu, SNIPI gure maskota izanik (behean ikus dezakezue bere irudia). Ikastetxe bakoitzetik hiru irakaslek parte hartzen dute. Gure kasuan, ingleseko eta musikako irakasleak dira proiektuaren bultzatzaileak eta ikasleekin gaia jorratuko dutenak, tutore eta gurasoen laguntzarekin.
Proiektuaren helburu bakoitza oinarri hartuta, lan plangintza bat zehaztu dugu eta hori da hain zuzen ere ikastetxe bakoitzak bere testuinguruan murgilduta aurrera eramango duena hurrengo bi urteetan. Bidai honetan 3 ardatz nagusi jorratuko dira: Europa, historia-kultura eta ingurugiroa-ekologia. Ikasleak poliki poliki arraunean hasiko dira itsasoan zehar, bidean topatuko dituzten istorioak, kantak, dantzak, paisaiak, ibaiak, eta abar ezagutuz. Noski, aurkituko dutenaren artean, zaindu beharreko zerbaitekin topatuko dira…
Hemendik aurrera egiten ditugun jarduera eta lanak zuekin partekatzen joanen gara, bai web orrialdean eta baita eskolako sarreran eta pasabideetan ere. Gurekin bidai interesgarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu, Ziur emozioz beterikoa izanen dela!

EGINDAKO JARDUERAK ETA LANAK