Pasa den ekainaren 27an gure ikastetxeak Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduko praktiketan bikaintasun saria jaso zuen, Lehen hezkuntzako etapan ikasle kopuru handiena jasotzeagatik 18-19 ikasturtean. Sari berdina jaso genuen 17-18. ikasturtean. Hezkuntza Departamentuko Unibertsitate Zerbitzutik Haur Hezkuntzako Irakasle Graduko, Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduko eta Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Hezkuntzako eta Hizkuntzen Irakasleko Praktiken Bikaintasunerako […]
Frantzisko Deuna: “Erakunde Gorena” Saria
Nafarroako Unibertsitate Publikoak pasa den urriaren 5an Erakunde Gorena Saria eman zion gure eskolari “Lan eta Enpresa-sorkuntza” X. Topaketaren inaugurazioan. Bost erakundeen elkarlaneko praktika onak goraipatu zituen eta hezkuntza esparruan Frantzisko Deuna ikastetxearen lana goretsi zuen. ” Frantzisko Deuna Eskola Nafarroako gaur egungo hezkuntza iraultzaren lekukoa da, non interes publikoko ekintza bat izatetik beste batera […]
2017ko Iruñeko Udaletxeko Literatur Lehiaketa
2017KO IRUÑEKO UDALETXEKO LITERATUR LEHIAKETA 2017ko ekainaren 21an, Iruñeko Udaletxeak antolatutako Literatur Lehiaketaren sariak banatu dira. Bertan, eskolako ikaslea den Maialen Encinas Maquedak, laugarren saria eskuratu du 5. eta 6. mailako kategorian, euskarazko ipuinen modalitatean, “Galtzerdi baten bizitza” izenburua duen ipuinarekin. ZORIONAK MAIALEN!!