0-6 HAUR HEZKUNTZA Aurreko astean A/G ereduko haur hezkuntzako zikloak Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen. Hauetan, 0-6 etapan burutzen diren praktika onak aurkeztu ziren eta Miguel Ángel Zabalza eta Marina Mori hizlari ospetsuek ere parte hartu zuten. Gure eskolako A/G ereduko haur hezkuntzako zikloak “haurtzaroarekin eta familiekin bizi” deituriko praktika ona azaldu […]