Abenduaren 22an neguko jaia ospatu genuen Olentzero eta pajeen bisitarekin, aurten azkenean inolako murrizketarik gabe. Egun handia izan zen, ekintzaz eta emozioz betea. Sarreran ongietorria egin genuen, ondoren Olentzerok eta pajeek Haur Hezkuntzako gelak eta lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. gelak bisitatu zituzten, eta gainerakoek jaialdia ekitaldi aretoan ospatu genuen. Talde bakoitzak hamaiketako berezia […]
Iruñako Olentzeroan
Aurten, gure eskolako 6. mailako ikasle batzuek abenduraren 24ko Olentzeroren kalejiran parte hartu zuten. Taldea bi orduz abesten eta dantzatzen egon zen. Energiaz betetako asmatutako koreografiak primeran egin zituzten. Zorionak parte hartzaile guztiei!! bikain aritu zinetelako!!