Aurten Liburuaren eguna modu berezi batez ospatu dugu 5. Eta 6. Mailako geletan. Irakurketa eta musika batera gozatzeko aukera izan dugu. Saio polit bat egin genuen, batzuk irakurketa egin genuen beste batzuk musika lasaia jotzen zuten bitartean. Bideo honetan zuek ere disfrutatzeko aukera duzue:
Patxi Zubizarreta idazlearen bisita
Pasa den otsailaren 27an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen, 5. mailako ikaslegoarekin topaketa bat egitera. Arratsalde zoragarria pasa genuen berarekin eta hainbat sekretu jakin izan genuen: aukera paregabea izan genuen bere ideiak, gustuak eta idazteko erabiltzen dituen trukoak ezagutzeko. Gure galderak goxo-goxo erantzun zituen, horrela ezagutu genuen bere istorioak boligrafoz idazten dituela gidoi bat […]
2013 urteko Liburuaren eguna eskolan
Urtero bezala, 2013 urte honetan ere eskolan “Liburuaren eguna”, egun berezi bat izan zen. Haur Hezkuntzatik 6. maila arte irakurketarekin disfrutatzeko helburu zuten hainbat jarduera egin ziren. Haur Hezkuntzan eskolako hainbat pertsona helduk: gurasoak, irakasleak, jantokiko langilea, atezaina,… irakurritako ipuinak entzuteko aukera izan zuten. Eguna entzun nahi zuten pertsona aukeratzen hasi zen, eta gero arreta […]