2017KO IRUÑEKO UDALETXEKO LITERATUR LEHIAKETA 2017ko ekainaren 21an, Iruñeko Udaletxeak antolatutako Literatur Lehiaketaren sariak banatu dira. Bertan, eskolako ikaslea den Maialen Encinas Maquedak, laugarren saria eskuratu du 5. eta 6. mailako kategorian, euskarazko ipuinen modalitatean, “Galtzerdi baten bizitza” izenburua duen ipuinarekin. ZORIONAK MAIALEN!!
IX. Mikro-ipuin Lehiaketa
Pasa den astelehenan, apirilaren 13an, Pamiela Argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak antolatu duten IX. Mikro-ipuin Lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera eman ziren. Horien artean, D ereduko Lehen Hezkuntzako modalitatean, gure eskolako 6. mailako ikasle bat saritua izan zen: Uxue Gayarre Corella. Eñaut Elorrieta abeslariak, maiatzaren 27an, Paz de Ziganda Ikastolan egindako ekitaldi xume eta polit batean, […]
Oztoporik gabe!
Frantzisko Deuna eskolako 5. mailako ikaslegoak jaso du ONCE erakundeak banatutako saria, 29. Eskola txapelketan “la Cápsula del tiempo” deituriko deialdian Aurkeztutako bideoan aldarrikatu nahi zuten, askotan, gizakion dauzkagun ametsak eta ilusioak betetzen ahal direla nahiz eta zailtasunak handiak izan. Izan ere, aurkezten dute Miren, txikitatik pianojolea izan nahi zuen neska itsua. Oztopo guztiak […]
Consumopolis 8 lehiaketaren saria
Consumópolis 8 Lehiaketaren fase autonomikoaren saridunak 6. mailako ikasle talde bat Eskolako 6. mailako gela bateko 5 ikasleek Consumopolis 8 lehiaketako fase autonomikoko irabazleak izan dira, Lehen Hezkuntzako mailan. “Entrenatu gogoz arduraz kontsumitzeko” 2012-2013ko eskola-lehiaketa Kontsumoko Institutu Nazionalak Espaniako Estatuko 18 autonomia-erkidegoko Gobernuekin antolatuta dago, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatutako ikasleentzat. […]
6. mailako ikaslea saritua izan da Euskararen lagunak ipuin lehiaketan
Eskolako 6. mailako ikasleek, Miranda Argako Euskararen lagunak antolatutako lehiketaren aurtengo edizioan parte hartu dute, idatzitako ipuinak aurkeztuz. June Ugarte saritua suertatu da, D ereduko 11-14 urte bitarteko kategorian aurkeztutako, berak idatzitako “Odol malkoak” izeneko ipuinarekin, 1. saria lortuz. Saria 2013ko maiatzaren 25an jaso zuen, Miranda Argan izan zen “Euskararen eguna” ospakizunean, beheko argazkian ikus daitekeen bezala. […]