Beste behin ere, otsailaren 23an, ihauteria ospatu genuen. Aurtengo jaialdi, eginkizun eta jarduera guztiak bezala, desberdina izan zen. Ezin izan genituen Alde Zaharreko kaleak aliatu gure musika eta dantzekin, bainan eskola kolorez eta alaitasunaz bete genuen. Asko gozatu genuen lagunen artean. Ondoko bideotxoa ikustea baino ez duzue! Hala ere, ez zen dena ona izan, ez […]
Eskolako Jaia eta Euskaraz Kanta VI
Eskolako Jaia eta Euskaraz Kanta Topaketa VI egun berean ospatu ditugu aurten. 6. Mailako A, G eta D ereduko ikasleak ikasturtean zehar prestatutako kantak abestuz eta dantzatuz bukatu genuen goiza. Arratsaldean auzoko erraldoi txikiak etorri ziren. Ikastetxeko ikasle eta ikasle ohiek gidatzen dituzte dantzan. Beroari aurre egiteko, gurasoek antolatutako txokolate-janarekin bukatu genuen arratsaldea. Mila esker […]
Eskolako jaia 2016/05/27
Eskolako jaia 27/05/2016 Ostiralean, 2016ko maiatzaren 27an, eskola osoa patioan elkartu zen auzoko Erraldoi txikiei harrera emateko. Ikasle eta ikasle ohiak elkartu ginen, azken hauek baitira konpartsa txikiko dantzariak. Ikasturtean zehar Aldezar elkarteko begiraleak lagunduta gure ikastetxean entsaiatzen dituzten vals eta koreografiak eskaini zizkiguten. Haien dantzekin izugarri disfrutatu genuen. Arratsaldeko klaseei agur esateko txokolate-jatea baino hoberik ez […]
Argazkiak- Iñauteriak 2016
Hemen aurtengo Iñauterietan ateratako argazkiak ikus ditzakezue. Zorte handia izan genuen eguraldiarekin eta eguzkia gurekin dantzan egon zen ere. San Frantzisko eskolako komunitate osoarentzat egun zoragarria izan zen, mozorroak eta festarako gogoak nagusitu zirelarik. HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA BIDEOAK
Iñauteri jaia gure eskolan
Pasa den otsailaren 5ean Iñauteri jaia ospatu genuen gure eskolan. Mozorro, musika eta dantzen artean ibili ginen goiz osoan zehar. Primeran pasa genuen! Hona hemen egun horretako bideo bat. Zuen gustokoa izatea espero dugu.