Ikasturte honetan, maiatzaren 27an, eguerdiko 12etan, eskolako patioan elkartuko gara ohikoa den “Euskaraz Kanta Topaketa” ospatzeko, 6. mailako ikasleen gidaritzapean, lau abesti hauek abestuko ditugularik: “Ran Roberran”, “Ama begira zazu”, “Musikaren doinua” eta “Txantxibirin”.
Abeslari “profesionalak” bezala…
Labrit Multimediak eta Euskokultur Fundazioak gurekin harremanetan jarri eta haien proiektu baten kolaboratzaileak izateko aukera eman zigun pasa den udaberrian. Nafarroa osoko ondare ez-materiala bildu eta aztertu ondoren, haur hizkera, haurrendako formulak eta haurrendako kantak jasoko dituen liburu bat, DVD bat eta musika CD bat ekoiztu nahi zutela esan ziguten. Horretarako, Nafarroako eskualde ezberdinetako haurrak […]
“Euskaraz kanta” II. Topaketa
Pasa den ikasturtea bezala, ikasturte honetan ere “Euskaraz Kanta II Topaketa” ospatu dugu. Apirilaren 27an patioan elkartu ginen 16:00 etan eskolako guztiok batera 4 abesti euskeraz abesteko. Lehenago ikasle handiak txikien bila joan ziren beren geletara eta gero patiora abiatu ziren. Aurten hauek dira abestu ditugun abestiak: “Ixil-Ixilik dago”, “Haurrak ikas zazue”, “Euskaraz bizi nahi dut” eta “Lotsa galdu”. Aurreko edizioan bezala […]