Pasa den maiatzaren 20an eskolako D ereduko 4. mailako ikasleek Antsoaingo kultur etxean ospatutako “Euskara antzokira” jaialdian parte hartu zuten. Sortzen elkarteak antolatutakoa da eta helburua D ereduko ikastetxeak modu originalean, artearen eta errepresentazioaren bitartez ikusaraztea da. Honetaz gain, ekimen honek ikasleen inplikazioa eta motibazioa bilatzen du: irudikapen artistikoaren bidez, hezkuntza komunitate osoa, ikasle, familia […]
“Euskara antzokira” ikuskizuna
Maiatzaren 15ean gure eskolako D ereduko 4. mailako ikasleek Sortzen-ek antolatutako “Euskara antzokira” jaialdian parte hartu zuten Antsoaingo Antzokian. Musikaz beteriko eguna izan zen eszenatokiaren gainean eta ondoren Ezkaba eskolako aterpean jolasak antolatu ziren, non txikiek asko gozatu baitzuten. Goizeko saioan 4.A taldeak Huntzako “buruz behera” abestu eta dantzatu zuen. Arratsaldean, berriz, 4. B taldearen […]