Eskolako 6. mailako ikasleek, Miranda Argako Euskararen lagunak antolatutako lehiketaren aurtengo edizioan parte hartu dute, idatzitako ipuinak aurkeztuz. June Ugarte saritua suertatu da, D ereduko 11-14 urte bitarteko kategorian aurkeztutako, berak idatzitako “Odol malkoak” izeneko ipuinarekin, 1. saria lortuz. Saria 2013ko maiatzaren 25an jaso zuen, Miranda Argan izan zen “Euskararen eguna” ospakizunean, beheko argazkian ikus daitekeen bezala. […]