Duela egun batzuk San Frantzisko eskolako “hamaikakoa” aurkeztu genizuen, eta oraingoan musikaz lagundurik gatoz. Eskolako familiek (Elektrotxatung@) sortutako bideoa aurkezten dizuegu. Bertan, Euskaraldian parte hartzeko gonbitea luzatzen digute eta horrela euskeraren presentzia gure auzoan nagusitzea lortuko dugu. Zorionak bideoan parte hartu duzuen guztiei!
Euskera, denon altxorra!
Abenduaren 3an, urtero legez, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu zen. D ereduko 1. mailako ikasleak ospatzeko elkartu ziren. Bideo honetan beren altxorrak erakutsiko dizkigute eta, baita ere, zeinen ederki dantzatu eta abesten duten.