Ekainaren 5ean, asteazkena, 13:10etatik aurrera “Euskaraz kanta” VIII. Topaketa ospatuko dugu. Ikasle eta irakasle guztiak patiora aterako gara euskaraz abestera. Helburua euskaraz kantatzen gozatzea da eta oraingoan lau kanta hauek aukeratu ditugu: “Han zeuden…”, “Axuri beltza”, “Euskal Herrian euskaraz” eta “Lasai lasai”. Zuen gustokoak izatea espero dugu. Asko gozatu!
“Euskaraz kanta” VI. Topaketa
Datorren maiatzaren 26an “Euskaraz kanta” VI. Topaketa ospatuko dugu . Aurten aukeratutako lau kantak hauek dira: “Ni euri tanta banintz”, “Loretxoa”, “Guk euskaraz” eta “Aldapan gora”. Behean lau kanten bideoak eta audioak ikus ditzakezue. Sartu eta abestu gurekin!!