Ekainean, gure eskolako “sanfranpress” aldizkari digitaleko 5. alea argitaratu da. Oraingoan, gure eskolan eta gure hirian ospatzen ditugun jaien berri ematen du. Beren helburua, Cinquerako ikaslekin informazioa hori partekatzea delarik. Gure 5. eta 6. mailetako ikasleek editatu dute. 5. ale hau paperan ere argitaratu da:
El Salvadorreko Co Latino egunkariaren zuzendariaren bisita
Azaroaren 6 eta 14an Franciso Elias Valenciaren bisita jaso genuen gure eskolan. Francisco, El Salvadorreko “Co Latino” izeneko egunkariaren zuzendaria da, horrez gain, El Salvadorreko Unibertsitate Nazionaleko eta Unibertsitate Teknologikoko irakaslea da ere. Gure lurraldean, bira bat egin du “El Salvador Elkartasuna” erakundearen eskutik hainbat herrietako eragileekin egonik. Horien artean, bi momentuetan erratutxo bat hartu […]
2014 Kulturartekotasun Proiektua
Ikasturte honen hasieran eskolako irakaslegoa “El Salvador Elkartasuna” ONGko ordezkariekin elkartu zen eskolak 2006 urtetik aurrera eramaten ari den Kulturartekotasun Proiektuaren inguruan informazioa emateko, batez ere eskolan berriak diren irakasleek proiektua ezagut zezaten. Horrez gain, ONGko kideek hainbat ideia eman zuten ikasturte honetan aurrera eraman ahal izateko. […]
KULTURARTEKOTASUN ASTEAREN PROGRAMA 2014
Aurtengo Kulturartekotasun Astea gure eskolan ospatzeko behar den guztia prest dago jadanik. Maiatzaren 26tik 30era bitarte, eskolara hurbiltzen bazarete, beheko pasabidean gure ikasleek elkarlanean prestaturiko ERAKUSKETA ezagutzeko aukera izanen duzue. Aste osoan zehar, Aldezarreko erraldoiak eskolako sarreran izango ditugu, bost egun hauetan gure gonbidatu bereziak izanen direlarik! Erakusketan “Lenguas para una arquitectura” izeneko proiektuaren lanak […]
Kulturartekotasun astea 2013
Aurtengo Kulturartekotasun Astea gure eskolan ospatzeko behar den guztia prest dago jadanik. Aste horretan eginen diren jarduerak anitzak eta interesgarriak dira. Aldez aurretik, zikloetan Munduko Kondairen inguruan ere hainbat lan burutu dira, hori izan baita aurtengo gaia. Eskolara hurbiltzen bazarete, beheko pisuko pasabidean dagoen erakusketa ezagutzeko aukera izanen duzue. Bertan, zuen seme-alabek munduko kondaira eta […]