“Sanfranpress” aldizkariaren 7. ale berezi honetan, gure eskolak Cinquerako eskolekin batera, azkeneko 10 urte hauetan egin duen ibilbidearen historia aurkituko duzu. Bertan, orain dela 10 urte nolakoa izan zen proiektuaren hasiera, hamar urte hauetan egin diren jarduerak eta 10. urteurrena ospatzeko egiten ari diren ospakizunak ezagutzeko aukera izanen duzu. Gozatu gure aldizkariarekin, zuen gustukoa izatea espero […]
“HEGALIK GABEKO HEGALARIAK” PROIEKTUA
Gure eskolako 1. eta 2. mailetako ikasleek, talde txikietan antolatuta, El Salvadorreko Cinquerako eskoletara bidaltzeko opari berezia prestatu dute: basoko animalia eta landarez apaindutako kamisetak. Aurki kamisetek bidaia egingo dute eta horiekin batera aurkezpen bideoa hau, prozesuaren irudiak biltzen dituena.
“Urtebertsotze” festa
Pasa den martxoaren 15ean gure eskolako areto nagusian Urtebertsotze festa ospatu genuen. Urteurren hirukoitza genuen: Korrikaren 20garrena, Cinquerako basoaren 10garrena, ta Sanfranziskoko bertso eskolako 5garrena. SFKko bertso eskolako haurrak kantari aritu ziren eta baita eskolako bi irakasle, Xabi Terreros, Iker Gorosterrazu eta gonbidatutako Xabier Maia ta Alazne Untxalo ere. Honetaz gain El Salvador Elkartasuneko GKEko […]
Cinquerarekin senidetze-proiektua 2015-16
Gure ikastetxeko ikasleek urte honetan ere Cinquerako eskolekin dugun senidetze proiektuari esker, zenbait jardueretan parte hartu dute, El Salvador Elkartasuna erakundeak koordinaturik. Ikasturte hasieran informazio bilera bat egin zen irakasle berriari zuzendua batez ere eta interesaturiko irakasleek parte hartu dute antolatutako zenbait jardueretan. Maiatzaren bukaeran “Alizia miseriaren herrialdean” antzezlana ikusteko aukera izan genuen, Atikus taldearen […]
2014-15 ikasturteko Kulturartekotasun Proiektua
HAUEK DIRA 2014-15 IKASTURTEAN ZEHAR KULTURARTEKOTASUN PROIEKTUAREN BARRUAN ESKOLAN BURUTU DIREN JARDUERAK : Ikasturte hasieran, irakaslegoa bildu zen “El Salvador Elkartasuna” delako ONGarekin, bertan berriak ziren irakasleek Kulturartekotasun Proiektua ezagutzeko aukera izan zuten eta bide batez ikasturtean zehar lantzeko hainbat ideia agertu ziren. Azaroan, Francisco Valencia, El Salvadorreko “Co Latino” egunkariaren zuzendariaren bisita izan genuen eta eskolako […]