Beste behin ere, 3. zikloko ikaslegoak aurrera eraman du Nafarroako Goberniak finantziatzen duen Bertsolaritza Eskolan programa Urtero, aipatutako programari amaiera ezin hobea ematen diogu bertso saio emanaldi batekin. Aurten ordea, COVID-19 dela eta, ezin dugu horrelako jaialdirik antolatu. Hala ere, sortu dituzten bertsonak entzun gabe ez zaituztegu utzi nahi izan. Sarrera honetan, 5.mailako ikasleek sortu […]
Euskaraldia San Frantziskon
EUSKARALDIA BERTAN DA!! Ongi etorri ahobizi eta belarriprest guztiak aurtengo Euskaraldira ! Gogoratu abenduaren 4ra arte iraungo duela. Eskolan hasiera handia eman nahi diogu! Nola? eskolako komunitate osoak egindako bideo bat aurkeztuz. Beste behin ere, parte hartzea oso handia izan da eta erronka, beraz… gainditua! Eskerrik asko familia , irakasle eta eskolako langile guztiei eta […]
“Matias amaiera” laburmetraia
5. mailako ikasleek grabaturiko laburmetraia aurkezten dizuegu. Esperientzia bikaina izan da eta lan taldean asko gozatu ta barre egin dugu. Aita bat proiektuaren zuzendaria izan da eta tutoreak eta beste aita eta ama batzuk laguntzen aritu dira. Laburmetraia eskolan aurkeztu zuten eta baita “Plazara” eraikinean, non auzoko pertsona eta familia ugari hurbildu baitziren. Hemen duzue […]
“Euskaraz kanta” VIII. Topaketa
Ekainaren 5ean, asteazkena, 13:10etatik aurrera “Euskaraz kanta” VIII. Topaketa ospatuko dugu. Ikasle eta irakasle guztiak patiora aterako gara euskaraz abestera. Helburua euskaraz kantatzen gozatzea da eta oraingoan lau kanta hauek aukeratu ditugu: “Han zeuden…”, “Axuri beltza”, “Euskal Herrian euskaraz” eta “Lasai lasai”. Zuen gustokoak izatea espero dugu. Asko gozatu!
“Klika” Korrika 2019
Apirilaren 4ean Korrika txiki ospatu genuen Alde Zaharreko kaleetan zehar. Lasterketaren hasieran txirrindula zihoan gurdiarekin eta jarraian 6. mailakoek pankarta eramaten zuten. Lekukoa eskuz eskuz pasa zen ibilibidean zehar eta handietatik txikietara iritsi zen. Ibilibdearen bukeran, haur hezkuntzako ikasleek lekukoa hartu zuten eta erritmo lasaiago batean aritu ziren San Frantzisko plaza inguratuz. Ondoren, 5. mailakoek […]