Ikasturteari bukaera emateko asmoz eta Harrien jarduera ixteko, lehenik eta behin ESKERRAK eman nahi dizkizuegu. Parte hartze handia egon da, 300 argazki baina gehiago!! Espero dugu gustura aritu izana harriak bilatzen. Argazki guztiekin mosaiko hau prestatu dugu. Irudian klikatuz handian ikusi ahalko duzue.
‘Topagune inklusiboak eraikitzen’ berrikuntza proiektua
Ikasturtean zehar garatutako Berrikuntza Proiektuan, eskolako espazio eta materialen inguruko hausnarketa egin eta zenbait neurri hartu ditugu benetako eskola inklusiboranzko bidean. Gure metodologiaren oinarria den haurren jolasa aberasten saiatu gara espazio berriak sortuz. Haur hezkuntzako gela batean eraiki den airetiko-egiturari esker, aukera berriak eskaini zaizkie haurrei: iluntasunean jolastu, ezkutatu, gelatik kalea ikusi ahal izatea eta […]
Energia xahutzearen aurka!
Lehen hezkuntzako 6.AG taldea, energia xahutzearen aurka 6. mailako ikasleok gure aletxoa jarri nahi izan dugu Klima-aldaketa iraultzeko eta ikastetxean energia aurrezteko. Ikastetxean hainbat jarduera egin dira, hala nola amankomuneko zonaldeetan kartelak jarriz, ordenagailuak itzali behar direla gogoratuz. Dena den, ekimen garrantzitsuena eskolako luminariak aldatzea izan da. LED bonbilak jarri ditugu. Honetan inbertitu ditugu, hain […]
Harriak non daude?
Familian egiteko jarduera Jarraibideak beste hizkuntzetan: Euskara: Harriak non daude? Rumano: Unde sunt pietrele? Inglés: Where are the stones? Francés: Où sont les pierres? Árabe Chino Sere: ¿Ma Bilaje? Español: ¿Dónde están las piedras?
AG ereduko Haur Hezkuntza Bertizen
Maiatzaren 17an Bertiz Parke Naturalera irteera egin genuen. Egun ederra igaro genuen lorategia bisitatuz, zelaietan eta jolas tokian jolastuz… Familiekin eta ikasleekin momentu bereziak bizi genituen, irribarreak elkarbanatuz.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 45
- Next Page »