Beste behin ere, otsailaren 23an, ihauteria ospatu genuen. Aurtengo jaialdi, eginkizun eta jarduera guztiak bezala, desberdina izan zen. Ezin izan genituen Alde Zaharreko kaleak aliatu gure musika eta dantzekin, bainan eskola kolorez eta alaitasunaz bete genuen. Asko gozatu genuen lagunen artean. Ondoko bideotxoa ikustea baino ez duzue! Hala ere, ez zen dena ona izan, ez […]
Musika jaialdi birtuala
Aurten ere abenduko oporren aurreko jaialdia prestatu dugu. Normalean, eskolako areto nagusian izaten da, baina aurten ezin da aurrez aurre egin, eta, horregatik, grabatu dugu modu birtualean gozatzeko. Ikasleak eta irakasleok jo take grabatzen egon gara eta hemen duzue emaitza. Oso ondo pasatu dugu grabatzen eta gustuko izatea espero dugu. Oso ongi pasa oporretan! Zorionak […]
Euskaraldia San Frantziskon
EUSKARALDIA BERTAN DA!! Ongi etorri ahobizi eta belarriprest guztiak aurtengo Euskaraldira ! Gogoratu abenduaren 4ra arte iraungo duela. Eskolan hasiera handia eman nahi diogu! Nola? eskolako komunitate osoak egindako bideo bat aurkeztuz. Beste behin ere, parte hartzea oso handia izan da eta erronka, beraz… gainditua! Eskerrik asko familia , irakasle eta eskolako langile guztiei eta […]
Kros birtuala
Aurten urtero ospatzen den “3 burgo, 3 milla” lasterketa herrikoiaren omenez, kros birtuala antolatu dugu. Ondoren ikus ditzakezue lortutako milla guztiak. San Frantziskon sasoian gaudela egiaztatu dugu! Zorionak parte hartu duzuen guztiei!
Ihauteriak 2020; dantzaren erronka
Pasa den otsailaren 21an eskolako ihauteriak ospatu genituen, modu ederrean gainera. Goiz erdian, mozorroak prestaturik, geletan gosaria hartu genuen eta 12:15etan Alde zaharretik kalejiran atera ginen. Aurten zerbait berria antolatu genuen, kaleetatik ibili ondoren, San Frantzisko plazara iritsi ginenean, ERRONKA gure zai zegoen!! TXAPELOAZ (RYAN´S POLKA) POLKA DANTZATZEA. Zenbat jende elkar daiteke polka irlandar hau […]