Abenduaren 3an, urtero legez, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu zen. D ereduko 1. mailako ikasleak ospatzeko elkartu ziren. Bideo honetan beren altxorrak erakutsiko dizkigute eta, baita ere, zeinen ederki dantzatu eta abesten duten.
Gaztain-jana
Joan den azaroaren 25ean urteroko Gaztain-jan festa ospatu genuen. Goiza mamitsua izan zen, bikote-lagunak (txikiz eta handiz osaturiko taldeak) erdi aroko musikarien laguntzaz soinketa lekuraino joan ziren. Bertan, familiek antzeztutako istorioarekin gozatzeko aukera izan zuten, gai nagusia gaztaina izan zelarik. Ipuin interesgarria izan zen eta protagonistak bikain aritu ziren. Ondoren, bikoteak gaztainen bila joan ziren, […]
San Fermin Txiki 2016
Pasa den ostiralean, irailaren 23an, eguerdiko 12:00etan San Fermin Txikiko jaiak hasi ziren, emozioz beteriko txupinazoarekin. Txupinazoa botatzeko arduradunak aste bat lehenago aukeratutakoak izan ziren, Aldezarrek antolaturiko jolasetan. Aurten gure eskolako lau ikasle izan dira zorte handia izan dutenak: ZORIONAK!!! GOIZANE, GURATZ, HAIZEA eta MARTIN
6.mailakoei agurra
Urte bat gehiago bukaerara iritsi gara. 6. mailako ikasle gehienentzat emozioz eta esperientziz jositako 9 urte izan dira. Bizitza osorako gorde dezazuela espero dugu. Ziurrenik auzoko jaietan edo plazan jolasten ikusiko zaituztegu. Hainbeste urtez zuen eskola izan dena behar duzuenerako irekita izanen duzue. Etorkizuneko esperientzi asko izan dezazuen espero dugu eta baita bidetik topatzen dituzuen […]
Eskolako jaia 2016/05/27
Eskolako jaia 27/05/2016 Ostiralean, 2016ko maiatzaren 27an, eskola osoa patioan elkartu zen auzoko Erraldoi txikiei harrera emateko. Ikasle eta ikasle ohiak elkartu ginen, azken hauek baitira konpartsa txikiko dantzariak. Ikasturtean zehar Aldezar elkarteko begiraleak lagunduta gure ikastetxean entsaiatzen dituzten vals eta koreografiak eskaini zizkiguten. Haien dantzekin izugarri disfrutatu genuen. Arratsaldeko klaseei agur esateko txokolate-jatea baino hoberik ez […]