Aurten ere abenduko oporren aurreko jaialdia prestatu dugu. Normalean, eskolako areto nagusian izaten da, baina aurten ezin da aurrez aurre egin, eta, horregatik, grabatu dugu modu birtualean gozatzeko. Ikasleak eta irakasleok jo take grabatzen egon gara eta hemen duzue emaitza. Oso ondo pasatu dugu grabatzen eta gustuko izatea espero dugu. Oso ongi pasa oporretan! Zorionak […]
Eskutitza eskuetan
Kazetari batek AG ereduko 6. mailako ikasleak postetxean “in fraganti” harrapatu zituen errege magoentzat eskutitzak entregatzera joan zirenean. Espero dugu eskatutakoa jasotzea!
“Ze Berri” aldizkaria
Lehen Hezkuntzako 2. mailako lau ikaslek abenduan argitaratutako “Ze Berri” aldizkarian parte hartu zuten. Irudian klik eginda, aldizkarira sartuko zarete eta “Zb txiki” atalean elkarrizketa aurkituko duzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu.
Ipuina eskuz esku – Giza eskubideak
Gure Eskolako 5. eta 6. mailako talde batzuek (5.AG, 6.AG eta 6.A) beste ikastetxe batzuekin batera ipuin bat katean sortu dute. Bi kate sortu dira ipuin bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz egiteko. Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Atalak antolatutako jarduera horri esker, idazle bihurtu gara, eta denon artean ipuin bat egin dugu. Gaia, giza eskubideak. Oso esperientzia […]
Euskaraldia San Frantziskon
EUSKARALDIA BERTAN DA!! Ongi etorri ahobizi eta belarriprest guztiak aurtengo Euskaraldira ! Gogoratu abenduaren 4ra arte iraungo duela. Eskolan hasiera handia eman nahi diogu! Nola? eskolako komunitate osoak egindako bideo bat aurkeztuz. Beste behin ere, parte hartzea oso handia izan da eta erronka, beraz… gainditua! Eskerrik asko familia , irakasle eta eskolako langile guztiei eta […]