A/G ereduetako 3. eta 4. mailetako ikasleek Arga ibaiaren inguruan egindako lana zuekin konpartitzen dute aurkezpen honekin:
Aste Txuria 2015
Aste zoragarria pasa dute Frantzisko Deuna ikastetxeko 6. mailako ikasleek Otsagin Aste Txurian. Nahiz eta eguraldia ez izan lagun, primeran egon dira elkarrekin Nafarroako txoko polit honetan
Animaliak
EGAGROPILAK Abenduko arratsalde batean, biologoa den ikastetxeko aita bat gelara etorri zen 2. mailako ikasleekin animaliek uzten dituzten arrasto eta aztarnak lantzera. Jarduera benetan atsegina izan zen.
“Bertsolaritza eskolan” Programa
Aurten, ikastetxeko 6. mailako ikasleek Bertsolaritza eskolan izeneko ikastaroa jaso dute eskolan, astean behin saio batez, azarotik martxora bitartean (guztira 15 saio). Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen programa da, ia 30 urteko ibilbidea duena. Bi helburu nagusi landu dira: Bertsogintzaren, ahozkotasunaren eta euskal kulturaren transmisioa gauzatzea. Ikasleen euskarazko komunikazio gaitasunak garatzea. Horretarako, Nafarroako […]
Etxeberri eta Donostira ateraldia
Udaberri honetan A/G ereduetako ikasleek egin dituzten 2 ateraldietan asko disfrutatu dute: Lacturale behitegira (Etxeberrin) eta Donostira.