Aurten ere eskolako txikienek inauterietan eramango duten mozorroa prestatzeko tailerra antolatu dugu Haur Hezkuntzako familiekin. Hautatutako gaia “Nafarroako Inauteriak” izan da. Famili, irakasle eta txikiek arratsalde ederra pasa zuten elkarrekin ordu eta erdiz jolas eta sorkuntza espazioak partekatuz.
Uztaroa
Udazken honetan AD ereduko haur hezkuntzako 3. mailako ikasleak Irunberrira joan ginen ohiko uztaroan parte hartzera. Egun horretan zehar naturan gozatu egin genuen, mahatsa, muztio, irri eta jolasekin. Han bizitakoaren aurkezpen bat zuekin partekatzen dugu; zuen gustokoa izatea espero dugu.
XVII. Nafarroako Eskola Kontseiluko Jardunaldiak
0-6 HAUR HEZKUNTZA Aurreko astean A/G ereduko haur hezkuntzako zikloak Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen. Hauetan, 0-6 etapan burutzen diren praktika onak aurkeztu ziren eta Miguel Ángel Zabalza eta Marina Mori hizlari ospetsuek ere parte hartu zuten. Gure eskolako A/G ereduko haur hezkuntzako zikloak “haurtzaroarekin eta familiekin bizi” deituriko praktika ona azaldu […]
Musica Hezkuntza Haur Hezkuntzan
Gure ikastetxean PEMI deituriko programa aurrera eramaten da. Programa hau haur hezkuntzan burutzen da, eskola ordutegiaren barruan, eta ikasleek entzumena, erritmoa, gorputz eta aho adierazpena eta musika tresnen adierazpena lantzen dute. Programa hau Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik datorkigu, eta programaren emaileak musika irakasle profesionalak dira. PEMIren helburuak hauek dira: Musikaren bitartez hezitzea. Haurraren heziketa […]
Hutsaren beharra
Jarraian agertzen den aurkezpenean eskolan, Haur Hezkuntzako etapan, erabiltzen ohi diren material desberdinei buruzko dokumentazioa ikus dezakezue. Material hauek, haurren adierazpena modu desberdinetan errezteko asmoz Haur Hezkuntzako irakaslegoak pentsatutakoak dira. Haurrek egindako hainbat proposamen aurki dezakezue, baita haien abotsetatik ateratako hainbat aspektu interesgarri. ADIERAZPEN TAILERRAK. HUTSAREN BEHARRA ADIERAZPEN TAILERRAK HAUR HEZKUNTZAN Publish at Calameo