Maiatzaren 17an Bertiz Parke Naturalera irteera egin genuen. Egun ederra igaro genuen lorategia bisitatuz, zelaietan eta jolas tokian jolastuz… Familiekin eta ikasleekin momentu bereziak bizi genituen, irribarreak elkarbanatuz.
Ihauteria 2021
Beste behin ere, otsailaren 23an, ihauteria ospatu genuen. Aurtengo jaialdi, eginkizun eta jarduera guztiak bezala, desberdina izan zen. Ezin izan genituen Alde Zaharreko kaleak aliatu gure musika eta dantzekin, bainan eskola kolorez eta alaitasunaz bete genuen. Asko gozatu genuen lagunen artean. Ondoko bideotxoa ikustea baino ez duzue! Hala ere, ez zen dena ona izan, ez […]
Bikoteentzako sorpresa
5.B mailako ikasleek bideo sorpresa hau prestatu dute 4 urteko bere bikote lagunentzat. Ziur asko gustatzen zaiela. Espero dugu asko gozatzea!
ESKIROTZEKO BASERRI ESKOLARA BISITA
Apirilaren 30ean AG ereduko Haur Hezkuntzako zikloak egun osoa pasa zuen Eskirotzeko Baserri Eskolan. Urtero bezala, Iñaki eta bere laguntzaileak, animaliak erakutsi, janaria bilatu eta jaten emateaz arduratu ziren. Eguna saltoka, parrezka eta baserriak eskaintzen zizkigun guztiaz gozatzen eman genuen. Argazki gehiago ikusi nahi izatekotan, egin klik hemen.
Berrikuntza proiektuak 2017-18
Otsailan IDEA nº 50, aldizkariaren aurkezpena izan zen, 17/18 ikasturteko Berrikuntza Proiektuen inguruan. Aurkezpen honetan, AG ereduko haur hezkuntzako artikulu bat aurkituko duzue “Joku Librearen Hezkuntza-Giroak II: haurtzaroaren airetiko ikuspegia” Aurkeztutako proiektua espazio eta giro berrien bilaketa eta hobekuntzan oinarritzen da. Haurtzaroko jolas-proiektuak bultzatu eta baimentzen dituzten espazio berriak. Era honetan, proiektuak egitura fisikoak bilatzen […]