
Bertsoslaritza eskolan 5.maila
Beste behin ere, 3. zikloko ikaslegoak aurrera eraman du Nafarroako Goberniak finantziatzen duen Bertsolaritza Eskolan programa Urtero, aipatutako programari amaiera ezin hobea ematen diogu bertso saio emanaldi batekin. Aurten ordea, COVID-19 dela eta, ezin dugu horrelako jaialdirik antolatu. Hala ere, sortu dituzten bertsonak entzun gabe ez zaituztegu utzi nahi izan. Sarrera honetan, 5.mailako ikasleek sortu […]
Ipuina eskuz esku – Giza eskubideak
Gure Eskolako 5. eta 6. mailako talde batzuek (5.AG, 6.AG eta 6.A) beste ikastetxe batzuekin batera ipuin bat katean sortu dute. Bi kate sortu dira ipuin bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz egiteko. Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Atalak antolatutako jarduera horri esker, idazle bihurtu gara, eta denon artean ipuin bat egin dugu. Gaia, giza eskubideak. Oso esperientzia […]
Mikro-Ipuin idazle apartak
Euskokultur Fundazioak eta Pamiela Argitaletxeak antolatutako 2019-2020 Mikro-Ipuin lehiaketaren saridunen emaitzak ezagutu berri ditugu. Libe Uriguen Aranguren eta Jasule Cisneros Astiz gure ikasle oihak izan dira sarituak D ereduko Lehen Hezkuntza kategorian. Sarituriko lanak mikro-liburu batean argitaratuko ditu Pamielak laster. Zorionak bioi! Segi idazten!
Bikoteentzako sorpresa
5.B mailako ikasleek bideo sorpresa hau prestatu dute 4 urteko bere bikote lagunentzat. Ziur asko gustatzen zaiela. Espero dugu asko gozatzea!