Aurten itsasoan zehar bidai bat egiten hasiko gara, abentura berri batean murgilduz. Beste herrialdeetako lau ikastetxe batzuekin ( Irlandako Kinvara herriko SN Bhrighde Naofa ikastetxea, Noruegako Kolltveit hiriko Kolltveit skuleeta eskola, Poloniako Ustka hiriko Szkola Podstawowa eta Islandiako Grundarfjörour hiriko Grunnskoli Grundarfjardar eskola. elkarrekin proiektu bat eginen dugu. Helburua, Itsasoa, ibaien eta ingurugiroaren mantenuaren kontzientzia […]
Negua Kantuz 2019
Pasa den igandean, abenduaren 15an, gure eskolako 4. mailakoek Baluarten ospaturiko Negua Kantuz kontzertuan parte hartu zuten., Iruñako beste ikastetxe batzuekin batera. “Oporrak rock” kanta abestu zuten eta martxa handiarekin gainera. Zorionak parte hartu zenuten guztiei! Hemen duzue ikuskitzunaren bideoa eta beheko argazkian sakatuz gero, argazki gehiago ikus ditzazkezue. Espero dugu zuen gustokoak izatea.
Zientzia Museora bidaia
Pasa den azaroaren 19an 4. mailako ikasleak Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertan, gauza pila ikusi eta esperimentatu genituen.
San Fermin txiki 2019
Pasa den irailaren 20an gure eskolako 4. mailako ikasleek Dominicas ikastetxeko ikasleekin batera Aldezarrek antolatutako jolasetan parte hartu zuten, helburua? korporazio txikiko partaideak aukeratu! Ikasleek, haien irakasle zein Aldezarreko lagunekin oso gustora aritu ziren. SAN FRANTZISKOTIK LEIRE, UXUE ETA UNAX HAUTATUAK IZAN ZIREN. ZORIONAK HIRUEI! ZORIONAK HIRUEI!
Nafarroako museoan
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 8
- Next Page »