Eskolako 1.mailako ikasleek, eta baita AG ereduko 2.mailakoek ere, kabi-kutxak prestatu eta Takonerako zuhaitzetan zintzilikatu dituzte, udaberrian amilotx eta kaskabeltzentzat aterpea eskaini nahian. Lan honetan Ilundain Fundazioko Gabi eta Itsaso izan dituzte lagun.
Erriberriko jauregia – 2. maila
Bigarren mailako ikasleek primeran pasatu zuten Erriberriko jauregia bisitatzen: errege-erreginen gelak ikusten , dorretan gora igotzen… Haurrek ez zuten gehiagorik behar izan irudimenari hegan egiten uzteko.
Eguzkilorearen kondaira
Ikasturteari bukaera emateko 1.mailako ikasleek Eguzkilorearen koondairaren antzezpena prestatu dute. Argia-iluna, ona – gaiztoa dikotomian azaltzen du mundua. Amalurra jainkotsak gizakiak babestu nahian eguzkilorea oparituko die. A taldea: B taldea:
Ollon Kanpaldian
“HEGALIK GABEKO HEGALARIAK” PROIEKTUA
Gure eskolako 1. eta 2. mailetako ikasleek, talde txikietan antolatuta, El Salvadorreko Cinquerako eskoletara bidaltzeko opari berezia prestatu dute: basoko animalia eta landarez apaindutako kamisetak. Aurki kamisetek bidaia egingo dute eta horiekin batera aurkezpen bideoa hau, prozesuaren irudiak biltzen dituena.