Gure Ikastetxeak LEEMOS EN PAREJA-BIKOTEKA IRAKURTZEN programan parte hartzea erabaki du, heziketa praktika horren inguruan dagoen zentro sarearen partaide izanik. “Leer en pareja – Bikoteka irakurtzen” web orrian programa honi buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu. INTERAKZIOAREN BIDEZ IRAKUR ULERMENA HOBETZEA, programaren erronka da.
Integra IKT proiektua
Integra-IKT izeneko proiektua oso garrantzitsua da gure eskolan. 2009-10 ikasturtetik aurrera Nafarroako 10 eskola publikoetan aurrera eramaten den esperientzia piloto bat da. Honen helburua izanik, eskolak ematen duen hezkuntz kalitatea hobetzea gaur egun gizartean ematen ari diren aldaketei egokituz. Informazio eta Komunikazio gaitasunen garapena bere helburua da, horretarako Teknologia berriak txertatuz egunero geletan egiten den […]
“Euskaraz kanta” I. Topaketa
2011-12 ikasturtean “Euskaraz kanta” I. topaketa ospatu dugu. Egun horretan ikasle eta irakasle guztiok patioan bildu ginen euskaraz abestera, aldez aurretik entsaiatuta genituen lau abesti pozik eta gogoz abestu genituen. Irudiaren gainean klik egiten baduzu abestiak ikasteko eta kantatzeko parada izanen duzu: Bideoa ikus dezakezu, eta guk disfrutatu genuen bezainbeste disfrutatzea opa dizuegu:
Web “hirugarren zikloko txokoa”
2012-13 ikasturtetik aurrera D ereduko ikaslegoak “hirugarren zikloko txokoa” izeneko web orria kontsultatzeko aukera dauka. Bertan, beren ikasketa prozesuan baliagarriak izan daitezkeen baliabideak aurkituko ditu: gelan lantzen diren proposamen didaktikoak, on-line baliabideen bilduma, bideoak, aplikazioak, jolasak,… Klik egiten baduzu irudiaren gainean, bertan murgiltzen ahal zara,
Kulturartekotasun Proiektua
Urtero, gure eskolan El Salvador Elkartasuna izeneko ONGrekin Kulturartekotasun proiektuaren kapitulu berri bat aurrera eramaten dugu. Proiektu hau 2006. urtean sortu zen, aipatutako ONGk eskolari egin zion proposamen batetik abiatuta. Hain zuzen ere, Cinquera (El Salvador)ko eskolekin lankidetza egitea zen proposamena. Ideia polita iruditu zitzaigun eskolan, horrekin bi helburu lan egiteko aukera ikusten baikenuen: alde […]