Ikasturte honetatik aurrera 3. zikloko ikaslegoak beste baliabide berri batekin kontatzen du. Irakurketa blog bat da, bertan irakurtzen dituzten liburu iruzkinak argitaratzen ahal direlarik, eskolan inpartitzen diren 3 hizkuntzatan: euskera, gaztelera eta ingelesa. Baliabide honetan, beste ikaskideek irakurtzen dituzten liburuen iruzkinak eta balorazioak kontsultatzen ahal dira. Bisitatzeko, kontsultatzeko eta editatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Denontrako espazio […]
Sexualitateari buruzko tailerra 6. mailakoen familientzako
FRANTZISKO DEUNA IP-ak Nafarroako Osasun Zerbitzuko Emakumeari Laguntzeko Zentroa-rekin batera, Sexuaren eta afektuen gaineko hezkuntzari buruzko tailerra antolatu du Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari diren ikasleen familientzako, II Zabalguneko ELZko sexu-hezitzailea den Silvia Calvok emana. 1:30 orduko 3 saioetan datozen edukiak landuko dira: Zer da sexualitatea? Sexu hezkuntza zertarako? Gure seme-alabak: nerabezaurrea eta nerabezaroa […]
Aula planeta
2013-14 ikasturtean, 3. zikloko geletan aulaPlaneta plataformaren pilotajea egiten ari da. Plantaforma honetan, irakaslegoak nahiz ikaslegoak on-line dagoen hainbat arloetako eduki kurrikularra erabiltzeko aukera dute. Kurrikular mailan, 5. eta 6. mailetan, Teknologia Berriak integratea helburu duen Integratic proiektuaren barruan, plataforma honen pilotajea egiten ari da, ekainean Hezkuntza Departamenduak egindako eskaintza zikloan onartu ondoren. […]
3. zikloko familien txokoa
Eskolako 3. zikloko irakaslegoak proiektu berri bati ekin dio hasi berria den ikasturte honetan: “3. zikloko familien txokoa – Rincón de las familias del 3º ciclo” izena duen web orria. 3. zikloan dagoen ikaslegoa, eskolan egingo duen azkeneko zikloan dago, Institutura DBH egitera joan baino lehen. Hori dela eta, web honen helburua bi urte hauetan […]
Abeslari “profesionalak” bezala…
Labrit Multimediak eta Euskokultur Fundazioak gurekin harremanetan jarri eta haien proiektu baten kolaboratzaileak izateko aukera eman zigun pasa den udaberrian. Nafarroa osoko ondare ez-materiala bildu eta aztertu ondoren, haur hizkera, haurrendako formulak eta haurrendako kantak jasoko dituen liburu bat, DVD bat eta musika CD bat ekoiztu nahi zutela esan ziguten. Horretarako, Nafarroako eskualde ezberdinetako haurrak […]