“HEZI HAZI AUZOAN”, Auzoenea proiektuak sortu duen ideia berria bat. Aurreko otsailaren 14an Iruñeko Alde Zaharreko talde eragile desberdinen (Auzo Elkartea, Aldezar, Hezitzaile Eskola, San Zernin Burgoko talde dinamizatzailea, San Frantzisko eskolako Zuzendaritza Taldea eta Guraso Elkartea, …) artean egindako bileran hasiera duelarik. Proiektu honen xedea, Hezitzaile Komunitatea osatzen dugunon artean aukera sortzea da, gustatuko litzaigukeen […]
Arga ibai parkeko San Andres errotara bisita
Pasan den otsailaren 25an, D ereduko 5. mailako ikaslegoak “San Andres” izeneko errotara bisita didaktikoa egin zuen. Errota, Atarrabian dago, Arga ibaiaren ibaiertzean. Aipatutako bisitan ibaiaren ekosistemako flora eta fauna, errotaren erabilera historian zehar eta ogia egiteko prozesua ezagutzeko parada izan zuten.
Patxi Zubizarreta idazlearen bisita
Pasa den otsailaren 27an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen, 5. mailako ikaslegoarekin topaketa bat egitera. Arratsalde zoragarria pasa genuen berarekin eta hainbat sekretu jakin izan genuen: aukera paregabea izan genuen bere ideiak, gustuak eta idazteko erabiltzen dituen trukoak ezagutzeko. Gure galderak goxo-goxo erantzun zituen, horrela ezagutu genuen bere istorioak boligrafoz idazten dituela gidoi bat […]
Iñauteria 2014
Integra-IKT proiektua Gaur Egun albistegian
Berriz ere, eskolako 3. zikloko geletan aurrera eramaten den Integra-Ikt proiektuak albiste izan da komunikabideetan. Hain zuzen ere, EITBko Gaur Egun albistean 2014ko otsailaren 4an.