Abenduaren 22an neguko jaia ospatu genuen Olentzero eta pajeen bisitarekin, aurten azkenean inolako murrizketarik gabe. Egun handia izan zen, ekintzaz eta emozioz betea. Sarreran ongietorria egin genuen, ondoren Olentzerok eta pajeek Haur Hezkuntzako gelak eta lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. gelak bisitatu zituzten, eta gainerakoek jaialdia ekitaldi aretoan ospatu genuen. Talde bakoitzak hamaiketako berezia egin zuen eta kalejirarekin atera ginen Alde Zaharreko kaleetatik. Eguneko irudiak partekatzen dizkizuegu eta zuen gustokoak izatea espero dugu. Ikusteko HEMEN Klikatu.
