Ikasturtean zehar garatutako Berrikuntza Proiektuan, eskolako espazio eta materialen inguruko hausnarketa egin eta zenbait neurri hartu ditugu benetako eskola inklusiboranzko bidean. Gure metodologiaren oinarria den haurren jolasa aberasten saiatu gara espazio berriak sortuz. Haur hezkuntzako gela batean eraiki den airetiko-egiturari esker, aukera berriak eskaini zaizkie haurrei: iluntasunean jolastu, ezkutatu, gelatik kalea ikusi ahal izatea eta erronka psikomotor berriak frogatzeko aukera. Nola hartu dute haurrek espazio berri hau?