Joan den azaroaren 16an urrats berri bat eman genuen “Errespetuz, modu seguruan eta osasungarrian desplazatzen gara” proiektuan. Proiektuaren helburuetako bat distantzia laburreko txangoak egiteko autobus-garraioa bizikletarekin ordezkatzea da. Horrela, D ereduko 5. mailako ikasleak bizikletaz joan ziren Iruñeko Planetarioan egin zen “urtaroak” hitzaldira. Eskolatik abiatuta, ibilbide osoa egin zuten Pio XII.aren bidegorritik, helmugara iritsi arte. Ikasleek oso harrera ona egin zioten ekimenari, eta oso sentsazio onak utzi zituen.


