Saioa Alkaiza aspalditxoan ari da San Frantzisko eskolan gure ikasleekin lanean. Bertsolaritza ematen duela esan ohi dugun arren, hori baino askoz gehiago egiten du. Euskal kulturan murgiltzen du gure ikaslegoa, hori baita bertsolaritza, euskaldunon ondarea. Gure inguruan begiradatxo bat bota bezain pronto, ohartuko gara ez dela jairik, herriko festarik edota omenaldirik izaten bertsorik gabe.
Atzo, azaroak 28, igandea, Saioarentzat egun haundia izan zen Nafarroako Bertsolaririk hoberena izendatu baitzuten. Anaitasunan burutu zen 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Bertan, 8 bertsolari aritu ziren buruz buru eta Saioak jantzi zuen txapela, bere lehenengo finalean. Aparteko saioa osatu zuen, lan itzela eginez. Estitxu Arozenak jantzi zion txapela, bere bertso irakasle izandakoak eta duela 26 urte txapel hori jantzi zuen lehen emakumeak.
San Frantzisko ikastetxetik ZORIONAK, BIHOTZ-BIHOTZEZ, merezi duzun saria da eta!!

.
.
.
.
.