Azaroaren 1an ospakizuna probestuz, AG ereduko 6. mailako ikasleok hiru kultura desberdinetara hurbildu gara, festa hau nola ospatzen duten ezagutzeko:
Zelta kultura: Halloween; Hindu kultura: Diwali, argien festa ( urte berria hindu); eta mexikar kultura: hildakoen eguna.
Elementuak, bazkariak, ospakizunak konparatu ditugu, eta ikusi dugu askoz gehiago dela hurbiltzen gaituena banatzen gaituena baino. Gure ikasgelan dagoen aniztasun horri esker, pixka bat gehiago ezagutzen dugu elkar.