Maiatzaren 15ean gure eskolako D ereduko 4. mailako ikasleek Sortzen-ek antolatutako “Euskara antzokira” jaialdian parte hartu zuten Antsoaingo Antzokian. Musikaz beteriko eguna izan zen eszenatokiaren gainean eta ondoren Ezkaba eskolako aterpean jolasak antolatu ziren, non txikiek asko gozatu baitzuten. Goizeko saioan 4.A taldeak Huntzako “buruz behera” abestu eta dantzatu zuen. Arratsaldean, berriz, 4. B taldearen txanda izan zen eta Xabier Solanoren “erre zenituzten” kanta abestu zuten. Urduritasuna eta barreak nagusitu ziren eta artista txikiek ikusleen berotasuna eta txaloak jaso zituzten.
Zorionak parte hartzaile guztiei!
4ºA “Buruz behera” (38. minututik aurrera)
4ºB “Erre zenituzten” (20. minututik aurrera)




Prentsan argitaratutako berria partekatzen dugu:
