EreDu eleanitza zirraragarria -NIZE (21-22)
Eredu zirraragarria” gara. Gure ereduak zirrara sortzen du, euskara ardatza izanik, eleaniztasunaren atea irekitzen duelako. Ikasleak gutxienez hiru hizkuntzetan trebatzen dira, haien artean Nafarroako bi ofizialetan. Azken hauetan pertsona elebidunak ziurtatzen dituen eredu bakarra gara.
Gure ereduak zirrara sortzen du ere, batzuentzat gertuko eta beste batzuentzat berria den kulturaren ateak irekitzen dituelako. Gure ikastetxeetan hurbiletik abiatzen gara, inguru ezagunaren ezagutzatik, eta beste kultura eta herrialde urrunetara zubiak eraikitzen ditugu. Ziurgaude gure kulturaren aintzat hartzetik eta ezagutzatik, beste errealitateekiko errespetua eta ulermen gaitasuna eraikitzen direla.
Aurtengo bideoa eta kartela aurkezten dizuegu:

ereDu zirraragarria -NIZE (20-21)
Aurreko ikasturtean dagoeneko kontatu genizuen eredu zirraragarria garela. Emozioz beteriko eredua garela eta hainbat arrazoi eman genituen baieztapen hori azaltzeko.
Aurtengoan ordea, emozio horiek ikuspuntu ezberdinetatik ezagutu nahi genituen. Horretarako Nafarroan bertan diren errealidade ezberdinen bila joan gara, errealitate horietan D ereduak sortzen dituen emozioak ezagutu nahian.
Nafarroako erriberatik hasi, hiriburuan bi geldialdi egin eta mendialdeko herri bateraino iritsi gara. Lau testigantza jaso ditugu testuinguru ezberdinetan eta horiekin bideo bana egin dugu eredu honek sortzen duen zirrara jendarteari helarazteko. Hona hemen gure lau protagonistak!
ereDu zirraragarria -NIZE (19-20)
Aurten NIZEk bere kanpainaren barruan bideo bat aurkezten digu, non D ereduko bidaian murgiltzera gonbitea luzatzen digun, hurbiletik urrunera joateko, euskeratik mundura, beste hizkuntza eta kulturak ezagutzera, konfidantzaz eta esperientzia handiz. (bideoa ikusteko irudian sakatu).
D ereduko pasaportea (18-19)
NIZEren (Nafarroako ikatetxe publikoko zuzendarien elkartea) aurrematrikulazio kanpainaren barruan gure kartela aurkezten dugu. Aurrekoan bezala, D ereduko pasaportea aurkezten da, munduko edozein lekura eramango zaituena.
Emaiozu D ereduko pasaportea (17-18)
Euskaratik mundura, emaiozu D ereduko pasaportea
Urteak guztiontzat pasatzen dira, uste duguna baino azkarrago, gainera. Eta ondorioz, orain, gure ereduan hezi zirenak gaur egungo profesionalak dira dagoeneko. Horregatik, haiei hitza ematea erabaki dugu. Haien testigantzak eskola publikoan eukaraz izandako formazioaren adierazgarririk hoberenak dira. Haietan, lan munduan aritzeko tresna eta abileziak nola eskuratu eta gaitasun guztiak modu integralean nola garatu dituzten islatzen da.
Haiek dira etorkizuna eraikitzeko, beharrezko gaitasunak bermatzen dituen hezkuntza-eskaintzaren adibiderik onena. Hemen, etxetik hurbil noski, baina baita planetako edozein lekutan ere.
(egin klik irudiaren gainean bideoa ikusteko)
Hau da NIZE elkarteak, Nafarroako D ereduko 60ren bat Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendariak biltzen dituen elkartea, 2017/18 ikasturterako sortu duen aurrematrikula kanpaina berria.
Eskola ereDugarria (16-17)
Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko 59 ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteak (NIZE), aurtengo aurrematrikulazio kanpaina dela eta D eredua aurkezten digu eskola ereDugarri gisa. Marka berria, D erraldoi irribarretsu bat da, konfidantza biltzen du, gertutasuna, eskola irekia, kalitatezkoa eta eleanitza… D ereduaren ezaugarritzat hartzen dituelarik, 35 urtetik gorako ibilbidean hezitzen eta trebatzen aritzeagatik.
(irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko )
Argi ikusi (15-16)
Nafarroako 59 Ikastetxe Publikoaren D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Elkarteak (NIZE), ondoren dagoen bideoaren bitartez zuen seme-alabak D ereduan matrikulatzeko gonbitea egiten du. Bertan, hainbat pertsona desberdinek: aita, ama, amona, aitona, idazleak, irakasleak… D ereduari buruz duten iritzia gurekin konpartitzen dute.