Aurten, 2021eko inauteriak prestatzeko, Itsasoan murgildu gara. Ozeanoetan dagoen zaborraren zati bat berreskuratzen eta birziklatzen saiatu gara, garrantzi berezia emanez Coronavirusen garai honetan sortzen ari garen zaborrari (musukoak, eskularruak, blisterra, plastikozko poltsak, katiluak eta kafe-edalontzien tapak…). Bideo honen bidez gure mozorroak zer diren azaltzen dugu, eta harrapatuta dauden animaliei ondo erreparatzen badiegu… artelan txikiak. Gogoan eduki, edozer gauza erosi baino lehen…zure buruari galdetu: 1 behar dut? … 2 erosi dezaket hainbesteko estalkirik gabe?… 3 ontzia berrerabili edo birziklatu daiteke?…
Jarduera honi esker, asko ikasi, pentsatu, hausnartu, lagundu, landu eta gozatu dugu!! Orain gure sorkuntzak ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Gure artelanak ikusteaz gain, ihauteri egunean egin genuen desfilea ikusteko gonbitea luzatzen dizuegu!