Aurten itsasoan zehar bidai bat egiten hasiko gara, abentura berri batean murgilduz. Beste herrialdeetako lau ikastetxe batzuekin ( Irlandako Kinvara herriko SN Bhrighde Naofa ikastetxea, Noruegako Kolltveit hiriko Kolltveit skuleeta eskola, Poloniako Ustka hiriko Szkola Podstawowa eta Islandiako Grundarfjörour hiriko Grunnskoli Grundarfjardar eskola. elkarrekin proiektu bat eginen dugu. Helburua, Itsasoa, ibaien eta ingurugiroaren mantenuaren kontzientzia indartzea. Bi urte iraungo du eta hasi besterik ez du egin. Helburu orokorrak hauek dira:
- Egiten ditugun praktika onak partekatzea.
- Kultura desberdinak ezagutzea (artea, musika, gastronomia,..); herrialdeen arteko berdinatsunak, desberdintasunak eta loturak ezagutzea.
- Web batean egindako lana biltzea.
- Beste ikastetxeetako ikasleekin inglesez hitzegitea.
Beheko irudian proiektuaren logoa aurkezten dizuegu, SNIPI izenekoa, bost ikastetxeak lotzen dituena. Hemendik aurrera egiten ditugun jarduera eta lanak zuekin partekatzen joanen gara, bai web orrialdean eta baita eskolako sarreran eta pasabideetan ere. Gurekin bidai interesgarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu, Ziur emozioz beterikoa izanen dela!
