Ekainaren 5ean, asteazkena, 13:10etatik aurrera “Euskaraz kanta” VIII. Topaketa ospatuko dugu. Ikasle eta irakasle guztiak patiora aterako gara euskaraz abestera. Helburua euskaraz kantatzen gozatzea da eta oraingoan lau kanta hauek aukeratu ditugu: “Han zeuden…”, “Axuri beltza”, “Euskal Herrian euskaraz” eta “Lasai lasai”.
Zuen gustokoak izatea espero dugu. Asko gozatu!