Pasa den otsailaren 26an, Inauterien aitzakian, eskolako Haur Hezkuntzako ikasleentzat tailer batzuk antolatu genituen gurasoekin batera.
Tartean 6.mailakoen musika joaldiaz gozatuz txokolatea dastatzeko aukera izan genuen. Palomitak eta zinema, ile-luzapenak egiteko tailerrak, hennazko tatuaiak, musika eta nola ez, kauteroz mozorrotzeko lepokoak eta eskumuturrekoak egin genituen elkarrekin.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu duzuen pertsona guztiei, zuek gabe ezinezkoa izango bailitzateke. Mila esker bihotz-bihotzetik!!
Behekaldean, eskolako ama batek egindako argazkiak partekatu nahi ditugu zuekin.
Mila esker Mannaïg Norel goiza nola joan zen jasotzeagatik!!