KA 201″SciLit” de Erasmus + Proiektuaren azken txanpan aurkitzen gara. Zientzian murgildutako Proiektu hau duela bi ikasturtetik hona aurrera eraman dugu gure ikastetxean. Egindako lanak “zientzia eskola”ren esparruari bultzada garrantzitsua eman dio, metodologia eta planteamendu berriak uztartuz zientziaren irakaskuntzan. Irakaslegoak formakuntza zientifikoa jaso du, hau gelan martxan jarri ahal izateko. Jorratutako gaiak hauek izan dira: “Mundua zerez egina dago?” eta “Arkeologia gelan”. Epe laburrean proiektuaren bukaera eta ondorioen berri emanen dira.
Europako Proiektu honek hartutako ibilbidea sendotzeko eta zientziaren irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesua eraldatzeko balio digu. Hona hemen Nafar Gobernutik bere Etwinningeko orrialdean argitaratutako berria.
Hona hemen ekainaren 22an gure ikastetxean burututako dibulgazio saioari buruzko informazioa: