Pasa den martxoaren 31an Korrika txiki 2017 ospatu genuen Alde Zaharreko kaleetatik barna: San Frantzisko plazatik abiatuta, Zapateria, Calceteros, Chapitela, Gaztetlu Enparantza, Estafeta, Mercaderes, Udaletxe Plaza, Kale Nagusia, Eslava eta San Frantzisko Plazan bukatuz.
Lasterketa irekitzen gurdia-txirrindula bat zihoan musikaren erritmora eta ondoren lekukoa eta jarraian 6. mailako ikasleek pankarta erraldoiarekin. Lekukoa zaharrenetik txikitara pasatuz joan zen eta bukaeran 5. mailako bi ikaslek lekukoaren barruan zegoen mezua irakurri zuten. Bukatzeko 20. edizioko Korrikako kanta abestu eta dantzatu genuen “Zirkorrika”.
Bestalde, apirilaren 1ean, larunbatean, gure eskolak 20. edizioko Korrikaren lekukoa hartu zuen, Murillo del Cuende herrian (418-A km), goizeko 9:47an. Hona hemen partehartzaileen argazkia.
Aupa korrikalariak!
Mila esker lagundu eta parte hartu duzuen guraso eta pertsona guztiei!
Korrikak utzitako irudiekin gozatzeko honako bideo eta argazkiak aurkezten dizkizuegu.
Zuen gustokoak izatea espero dugu.