Pasa den martxoaren 15ean gure eskolako areto nagusian Urtebertsotze festa ospatu genuen.
Urteurren hirukoitza genuen: Korrikaren 20garrena, Cinquerako basoaren 10garrena, ta Sanfranziskoko bertso eskolako 5garrena. SFKko bertso eskolako haurrak kantari aritu ziren eta baita eskolako bi irakasle, Xabi Terreros, Iker Gorosterrazu eta gonbidatutako Xabier Maia ta Alazne Untxalo ere. Honetaz gain El Salvador Elkartasuneko GKEko partaideak haien proiektua azaldu zuten. Emozioz beteriko emanaldia izan zen eta guztiok, bai haur, gazte zein heldu asko disfrutatu genuen. Hemen bi bideo dituzue. Zuen gustokoak izatea espero dugu!
ZORIONAK GUZTIEI!!