Gure ikastetxeko ikasleek urte honetan ere Cinquerako eskolekin dugun senidetze proiektuari esker, zenbait jardueretan parte hartu dute, El Salvador Elkartasuna erakundeak koordinaturik. Ikasturte hasieran informazio bilera bat egin zen irakasle berriari zuzendua batez ere eta interesaturiko irakasleek parte hartu dute antolatutako zenbait jardueretan.
Maiatzaren bukaeran “Alizia miseriaren herrialdean” antzezlana ikusteko aukera izan genuen, Atikus taldearen eskutik. Gerra egoeran bizi diren bi umeei buruzkoa izan zen.
“Gerra egoeran bizi diren neskato eta mutiko bat elkarrekin beldurra eta bakardadeari aurre egiten diote. Horretarako, haien arteko adiskidetasuna, jolasak eta fantasia erabiliko dituzte bizitzea egokitu zaien egoerarengandik ihes egiteko.”
Antzezlana ikusi ondoren protagonistekin elkarrizketa izan genuen.
HAUEK DIRA 2015-16 IKASTURTEAN EGINDAKO JARDUERAK
HAUR HEZKUNTZA
Ikasturte honetan D ereduko 1. eta 3. mailako taldeek parte hartuko dute.
- Kultura ezberdinetako ipuinak kontatu.
- Patioa hobetzeko proiektuarekin jarraitu, loreontzien prestaketa eta zainketan ikaslegoa inplikatuz.
- Material ezberdina erabili (ikus-entzunezkoa, ipuinak, irudiak, …) Cinquerako ingurune natural eta kulturala ezagutzeko.
- Sistematikoki, birziklatzeko jarduerak eginez, naturarekiko begirunea bultzatu ( hamaiketakoen bilgarriak eta eskolan erabiltzen den papera, era arduratsuan erabili; naturaguneak mantentzeko beharrezkoa den konposta egiteko, hamaiketakoen hondarrak ontzi berezietan jaso).
LEHEN MULTZOA
- AGD ereduetako 1. eta 2. mailako ikasleak elkarrekin jolaserako jarduerak burutu dituzte.
- Gerratearen gaia jorratu da. Helburu nagusia Siriako errefuxiatuen harrerarako sensibilizazioa garatzea izan da, komunikabideetan ateratzen den gaia izanik. D ereduko 2. mailako geletan landu da:
- “Akim ihesi” (Claude Dubois) Liburuaren irakurketa
- Idomeni errefuxiatuen kanpamentuan lanean egondako bi suhiltzaileekin topaketa.
BIGARREN MULTZOA
- A, G eta D ereduko ikasleek parte hartu dute.
- Matematikako kalkulo inguruko jolasak egin dira.
- El Salvadorreko ikasleak ezagutzeko asmoz bideo batzuk grabatu dituzte, haiek ikus dezaten.
- Patioko lorategiekin aurten ez da ezer berezirik egin. Birziklatutako materialarekin eskola apaintzeko lorategi mugikorrak egitearen ideia “bazterturik” geratu delarik.
HIRUGARREN MULTZOA
- “El Salvadro Elkartasuna” elkartearen elkarlanari esker honako “Munduko kondairak”deituriko proposamen didaktikoa burutu dute AGD ereduetako 5. eta 6. mailako ikasleek. Lana egin ondoren munduko kondairen mapa osatu dute eta Cinquerara bidaiatu dute hango ikaseleekin konpartitzeko.
- Iruña eta Cinquerako ikaslegoaren arteko komunikazio-saio bat burutu zen Skype bitartez. Ilusio handia eragi nzuen ikaselgoaren artean.
- Gainera, ikasleek ikasturte honetan Kurdistanen egondako kazetari errefuxiatu batekin elkarrizketa bat izan zuten eta oso interesgarria izan zen.