0-6 HAUR HEZKUNTZA
Aurreko astean A/G ereduko haur hezkuntzako zikloak Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen. Hauetan, 0-6 etapan burutzen diren praktika onak aurkeztu ziren eta Miguel Ángel Zabalza eta Marina Mori hizlari ospetsuek ere parte hartu zuten.
Gure eskolako A/G ereduko haur hezkuntzako zikloak “haurtzaroarekin eta familiekin bizi” deituriko praktika ona azaldu zuen. Praktika honen esentziak eskolan haur hezkuntzako zikloak bizitutako eraldaketa nabarmendu nahi zuen; irakaslearen rolaren aldaketa nolakoa den bere hezkuntza jardueran azaldu; nola den haurtzaroa bera eguneroko lanaren erdigunea aldarrikatu eta nolakoa den familiekin egiten den harrera eta akonpainamendua kontatu.
Aurkeztutako praktika ona denboran zehar eratuz joan da, urtez urte, eta Europear ikerketa proiektu baten barruan kokaturik dago, NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)-ak ere parte hartzen duelarik.
Jardunaldiak martxoaren 8tik 11era burutu ziren Nafarroako museoaren areto nagusian.
Zabalza jaunak honako hitzaldia eman zuen: “Praktika Onak” hezkuntzan: oinarri teoriko eta baldintza teknikoak. Emanaldia hemen ikus dezakezu eta 2016/03/10 -an Diario de Noticias aldizkarian ateratako berria hemen.
Jaurdunaldien informazio gehiago ikusi nahi baduzu, irudian sakatu.