IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO UMEAK EUSKALDUNTZEN ETA IKASKETA PROZESUA HOBETZEN LAGUNDU NAHI DUZU?
TALDE ELKARRERAGILEETAN PARTE HARTZEKO BOLONDRES EUSKALDUNAK BEHAR DITUGU.
BEHAR ZAITUGU!
Otsailetik aurrera, D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait gelatan, aurreko ikasturtean bezala, Talde Elkarreragileen proiektua martxan jarriko dugu.
BOLONDRES EUSKALDUNAK BEHAR DITUGU! Ikasleen senideak, haien lagunak, eskolako ikasle-ohiak, magisteritzako ikasleak eta abar izan daitezke. Zu zeu ere, noski baietz!
Euskalduna bazara, eskola barrutik ezagutu nahi baduzu eta astean ordu eta erdiz euskeraren erabilera eta ikasleen arteko ikasbide kooperatiboa bultzatzeko gure klaseetan sartzeko prest baldin bazaude, bi aukera dituzu:
– Gure webgunean sartu, informatu eta zure datuak utzi.
– Eskolako atezaintzan informazioa eta datuak emateko orria jaso, bete eta bertan utzi.
WEBGUNEA:
https://sites.google.com/a/
TWITTER:
@SanFrantzisko
Zure ingurukoen artean proiektuaren berri ematea ere eskertuko genuke. Zabaldu mezua!