Pasa den astelehenan, apirilaren 13an, Pamiela Argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak antolatu duten IX. Mikro-ipuin Lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera eman ziren. Horien artean, D ereduko Lehen Hezkuntzako modalitatean, gure eskolako 6. mailako ikasle bat saritua izan zen: Uxue Gayarre Corella.
Eñaut Elorrieta abeslariak, maiatzaren 27an, Paz de Ziganda Ikastolan egindako ekitaldi xume eta polit batean, banatu ditu sariak.
ZORIONAK UXUE!